145. zk., 2019ko abuztuaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (270 KB - 6 orri.)
- EPUB (446 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3693
EBAZPENA, 2019ko uztailaren 15ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2018ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horiek Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduaren babesean eman ziren, zeinaren bidez onartu baitziren nekazaritzako eta jateko produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak.
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez, nekazaritzako eta jateko produktuen kalitate-araubideetarako laguntzak emateko 2018ko deialdiaren oinarriak onartu ziren.
Behin laguntzak esleitu eta dagozkion ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratu behar da EHAAn.
Hori guztia kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduaren babesean 2018an emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiek horren berri izan dezaten. Agindu horren bidez, nekazaritzako eta jateko produktuen kalitate-araubideetara laguntzak emateko 2018ko deialdiaren oinarriak onartu ziren eta ebazpen honen eranskinean argitaratzen dira.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 15a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.