144. zk., 2019ko uztailaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
GENERALI PREVISIÓN 2 INDIVIDUAL, EPSV (EN LIQUIDACIÓN)
3679
IRAGARKIA, Generali Previsión 2 Individual, Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Entitatearen (likidazioan) likidazioari buruzkoa.
2017ko abenduaren 1ean, «Generali Previsión 2 Individual, BGAE» izeneko erakundearen Ohiz Kanpoko Batzar Nagusiak adostu zuen, 2017ko abenduaren 1etik beratik aurrera, erakundea deuseztea, likidazio aldia irekitzea (sozietatearen izenari «likidazioan» hitza erantsiz) eta likidatzaile bakarra izendatzea.
2019ko uztailaren 10ean, erakundearen Ohiz Kanpoko Batzar Nagusiak adostu du, 2019ko uztailaren 10etik aurrera ondorioak izan ditzan, likidazioaren Amaierako Balantzea, Likidatzaile Bakarrak egikaritutako likidazio eragiketak eta ondarea –zero (0) dena– banatzeko egindako proiektua onestea, bai eta Erakundea eta haren izaera juridikoa behin betiko amaitzea eta deuseztea.
Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamendua onartzen duen urriaren 27ko 203/2015 Dekretuak ezarritakoa betez, jasota geratzen da akordio horiei dagokien dokumentazioa egoitza sozialean gordailututa dagoela, interesdunen eskura.
Bilbao, 2019ko uztailaren 11.
Likidatzaile bakarra,
JOSE ANTONIO MATEOS MORO.