Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2019ko uztailaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3677

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 289/2019-B administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa duten pertsonak.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Segurtasuneko sailburuaren 2019-03-15eko Aginduaren aurka jarri da. Agindu honen bidez, onetsi egiten da merezimendu-baremo erkide eta bateratua kategoria hauetako lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko: oinarrizko eskalako agenteen eta agente lehenen kategoriak eta ikuskapen-eskalako ofizialordeen eta ofizialen kategoriak, Ertzaintzan.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko, aipatutako prozedura judizialean interesdun direnak epatzen dira prozeduran ager daitezen, egoki iritziz gero beren legezko interesen alde egiteko. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 12a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala