144. zk., 2019ko uztailaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3674
EDIKTUA, diru kopuru bat erreklamatzeari buruz bideratutako 233/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 233/2018 prozedura arrunta.
Gaia: diru kopuru bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Eskarne Ruíz de Arbulo Aizpuru.
Judizio horretan epaia eman da 2019-06-26an. Horren bidez, amaiera eman zaio prozesuari.
Santos Tife Aseguinolaza demandatuaren egungo bizilekua ez denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazitako ebazpenean adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.
Irun, 2019ko ekainaren 26a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.