144. zk., 2019ko uztailaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3673
EDIKTUA, diru kopuru bat erreklamatzeari buruz bideratutako 323/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 323/2018 prozedura arrunta.
Gaia: diru kopuru bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Guadalupe Amunarriz Agueda.
Judizio horretan, epaia eman da 2019-05-02an. Horren bidez, amaiera eman zaio prozesuari.
Blanca Jimenez Pereira, Francisco Jimenez Sanz eta Enrique Jimenez Martinez demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazitako ebazpenean adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.
Irun, 2019ko uztailaren 9a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.