Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2019ko uztailaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3672

EDIKTUA, auzi-prozeduran ezarritako ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 520/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: auzi-prozeduran ezarritako ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak, 520/2014.

Gaia: auzi-prozeduran ezarritako ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Victoria Guillen Ortego.

Jakinarazten dut epaitegi honetan adostasunik gabeko 520/2014 dibortzioa izapidetzen ari dela, Getxoko Lehen Auzialdiko 5. zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesalean bideratutakoa, Juliana Paublina Penayo Valdezek eskatuta, Mauricio Ariel Ojeda Penayoren aurka, eta, 2019-07-05ean, epaia eman dela. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

Mauricio Ariel Ojeda Penayo demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, ez baitakigu egun zer helbide duen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ediktu hau ematen dut, eta, halaber, aditzera ematen ezen, ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela demandatu auzi-iheslariak.

Getxo, 2019ko uztailaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala