144. zk., 2019ko uztailaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3671
EDIKTUA, diru kopuru bat erreklamatzeari buruz bideratutako 892/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia – Zibileko ZULUP.
Judizioa: 892/2018 prozedura arrunta.
Gaia: diru kopuru bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Saioa Etxabe Azkue.
Judizio horretan epaia eman da 2019-05-13an. Horren bidez, amaiera eman zaio prozesuari.
Ivan Castaño Moreno demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazitako ebazpenean adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.
Donostia / San Sebastián, 2019ko maiatzaren 13a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.