Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2019ko uztailaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3670

EDIKTUA, behin-behineko neurriei buruz bideratutako 13/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: behin-behineko neurriak, 13/2019.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailearen prokuradorea: Uriz Martin Gonzalez.

Judizio horretan, autoa eman da 2019-07-08an. Horren bidez, amaiera eman zaio prozesuari.

XEDAPENEN ATALA

Partez baiesten dut Martín González epaitegietako prokuradoreak, Jacqueline Edith Tello Culquiren izenean eta haren ordezkari gisa, Carlos Patricio Díaz Bonifazen aurka sustatu zuen eskaera, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanen demanda izapidetzen den garai bereko behin-behineko neurrien harira aurkezturikoa. Ondorioz, behin-behinean, honako neurri hauek hartu dira:

1.– Zaintza eta jagoletza esleitzea. XXXXX alaba adingabea Jacqueline Edith Tello Culqui amaren zaintza eta jagoletzaren pean geldituko da.

2.– Guraso-ahala. XXXXX alaba adingabearen guraso-ahalaren titulartasuna bi gurasoena da; hala ere, amak gauzatuko du esklusiboki ahal hori.

3.– Bisita, egonaldi eta komunikazioen erregimena. Ez da aitaren eta alabaren artean bisita-erregimenik ezarriko. Aitak alabarekin harremanak berriro hasteko nahia adierazten badu, gurasoen artean adostu beharko dute hori, eta, desadostasunik bada, neurri hau aldatzeko eskatu ahal izango da, horretarako dagoen legezko prozeduraren bidez.

4.– Mantenu-pentsioa. XXXXX alaba adingabearen elikadura-premiei aurre egiteko, aitak ordaindu egin beharko du mantenu-pentsio bat, hileko 150 eurokoa, zeinak iraungo baitu semea adinez nagusi izan arte, edo ekonomikoki burujabe izan arte edo halako izateko kondizioan izan arte, fede onezko jokabidearekin bat etorriz. Urteko hamabi hilabeteetarik bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordainduko zaio kopuru hori amari. Pentsioa urtero eguneratuko da, horretarako errekerimendua egin beharrik izan gabe, Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizeak aurreko urtean –abendutik abendura– izandako aldaketen arabera; 2020. urtean eta urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak eguneraketak.

5.– Aparteko gastuak. Aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte; betiere, ados badaude eta dokumentu bidez modu sinesgarrian jasota gelditzen bada. Gastu horiek egin aurretik, gainera, bi gurasoek batera erabakitakoak izan behar dira edo, desadostasunik egonez gero, judizialki baimenduta egon behar dira.

Kontzeptu horretatik kanpo utziko dira, esaterako, eskola-uniformearen edo -liburuen gastuak (izan ere, urtero errepikatzen dira); bestelako gastuak, berriz, sartu egingo dira apartekoen kontzeptuan, eta katalogo posible osoa adierazteko asmorik gabe, honako hauek sar daitezke: gastu medikoak, kirurgikoak, ospitalekoak, ortopedikoak, dentistarenak, psikologikoak, farmazeutikoak, ortodontziakoak, logopediakoak, eta, oro har, gaixotasun fisiko edo mentalei lotutakoak, bai eta, prestakuntza-arloan, eta eskolan atzeratuta egonez gero, derrigorrezko ikasgaiei buruzko klase partikularretakoak ere.

Aurreko paragrafoan azaldutako ezohiko gastuak aitak eta amak adostu beharko dituzte, gastua egin aurretik betiere; horrela, bada, gastu hori egin edo ez egin desadostasunik egonez gero, organo judizialaren pean jarriko da gaia; izan ere, organo horrek erabakiko du gastu hori ea bi gurasoek ordaindu behar duten ebazpen honetan ezarritako proportzioan. Gastua egingo dela ebatziko da, baldin eta behar-beharrezkoa bada, edo oso komenigarria bada eta familiaren gorabeherei egokitzen bazaie. Erregimen horretatik kanpo uzten dira behar-beharrezkoak diren presako gastuak; izan ere, aldez aurretik ezin bada, aski izango da beste gurasoari ondoren jakinaraztea.

6.– Ez da hartzen beste inolako neurririk.

Alderdieri ez zaie kosturik ezartzen.

Ebazpen honen lekukotza bidal bedi MHC 201/2019 auto nagusiei.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Fiskaltzari, eta ohartarazi ebazpena irmoa dela; beraz, ezin da errekurtsorik jarri beraren aurka (Prozedura Zibilaren Legearen 771.4 artikulua).

Horrela erabaki, agindu eta izenpetzen du ....... jaunak/andreak. Honen fede ematen dut:

Carlos Patricio Diaz Bonifaz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.

Donostia, 2019ko uztailaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala