144. zk., 2019ko uztailaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 2 orri.)
- EPUB (222 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3666
EBAZPENA, 2019ko uztailaren 8koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez onartzen baita Oiartzungo udal mugarteko 132/30 kV-ko ST Oiartzun deritzon transformazio-azpiestazioa aldatzeko proiektua, eta instalazioa baimentzen baita. Erreferentzia (20-ATY-2019-21).
AURREKARIAK
1.– 2019ko otsailaren 20an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak (egoitza: San Adrián etorbidea 48, Bilbao) honako hau eskatu zuen: Oiartzungo udal-mugartean, «ST Oiartzun» izeneko 132/30 kV-ko transformazio azpiestazioaren aldaketa. Horretarako, eskabidea eta proiektu teknikoak aurkeztu zituen.
2.– Proiektu hori jendaurrean jarri da hogei eguneko epean, honako hauetan ezarritakoa betetzeko: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta Goi-tentsioko instalazio elektrikoen erregelamenduan eta haren oinarri teknikoetan (ITC-LAT 01etik 23ra; maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori; 2014-06-09ko BOE).
3.– Ondorio horietarako, informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkia argitara eman zen, 2019ko apirilaren 24ko GAOn eta EHAAn.
4.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidearekin batera, 2019ko maiatzaren 20an, aurkeztutako proiektuaren separata igorri zitzaion Oiartzungo Udalari, eskaerarekin ados ote zegoen, edo aitzitik, kontra ote zegoen adierazteko, eta, hala bazegokion, bidezko baldintza teknikoak ezartzeko eskatu zitzaion. 2019ko ekainaren 5an, Oiartzungo Udalak adierazi zuen proiektuaren alde zegoela, eta baldintza teknikoak ezarri zituen.
5.– Oiartzungo Udalak jarritako baldintza teknikoak jakinarazi zitzaizkion Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri, eta enpresa horrek adostasuna adierazi zuen.
6.– Informazioa jendaurrean jartzeko epearen barruan ez zen alegaziorik aurkeztu.
OINARRI JURIDIKOAK
1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2018ko martxoaren 16ko Ebazpenarekin bat etorriz eman da ebazpen hau, zeinaren bidez Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko lurralde-ordezkaritzen esku uzten baita energiaren, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloetako zenbait gairi buruzko eskumena.
2.– Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 39. artikuluak xedatzen duenez, energia elektrikoa banatzeko instalazioak martxan jartzeko, aldatzeko, eskualdatzeko eta behin betiko ixteko, aldez aurretik administrazioaren baimena beharko da.
3.– Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bidez, honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautzen dira: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, baita Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere.
4.– Espedientea bideratzean, kontuan hartu eta bete dira administrazio-prozedurari buruzko arauetan zein arestian aipatutako legerian aurreikusitako prozedura-baldintzak eta -izapideak.
5.– Proiektuak betetzen ditu aplikagarriak diren segurtasun-araudietan biltzen diren eskakizun teknikoak.
Aipatutako lege-manuak eta oro har aplikatu beharreko gainerako arauak ikusita, Gipuzkoako lurralde-ordezkariak honako hau:
EBAZTEN DU:
Baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri instalazio hau ezartzeko eta haren gauzatze-proiektua onestea: «ST Oiartzun» izeneko 132/30 kV-ko transformazio azpiestazioaren aldaketa, Oiartzungo udalerrian. Jardueraren ezaugarriak:
132 kV-ko sistema:
– Linearen kokapen berria instalatzen da, L/ Papresa 2, aire zabaleko ohikoa, etengailuarekin.
– Tentsio kapazitibo monofasikodun transformadorea muntatuko da bi lineatan.
– Etengailu berriak jarriko dira transformadorearen bi posizioetan eta intentsitate-transformadoreetan.
– Dauden ebakigailuak beste ebakigailu berri batzuk jarrita ordeztuko dira, ezaugarri berrien araberakoak.
Honako hauekin bat etorriz ematen da ebazpen hau: beherago zehaztutako baldintza orokorrekin eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin:
1.– Onartutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.
2.– Martxan jartzeko epea bi urtekoa izango da, ebazpen honen datatik hasita.
3.– Instalazioen titularrak jakinarazi beharko dio Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari lanak amaitu direla, behin betiko errekonozimenduari eta martxan jartzeko akta emateari dagokionez.
4.– Ebazpen hau emateak ez dakar berarekin udal, probintzia edo beste edonon lortu beharreko obrak egiteko baimenak edo lizentziak lortu behar ez izatea, hau da, eskatzaileak nahitaez lortu beharko ditu baimen horiek guztiak ere. Halaber, hirugarren posibleek izan ditzaketen eskubideak eragotzi gabe eta jabetza-eskubidea salbu utzita ematen da baimen hau.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean.
Donostia, 2019ko uztailaren 8a.
Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.