Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2019ko uztailaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
3664

117/2019 DEKRETUA, uztailaren 23koa, zeinaren bidez gaitzen baitira 7311 Programan (Energia eta Meatzeen Garapena eta Politika) 15.321.804,01 euroko kredituak, diru-sarrerak lortu baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2019. urteko aurrekontuko 9211 Programan (Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak).

2019ko ekainaren 28an, 15.321.804,01 euroko diru-sarrera izan da Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian, industria-sektoreko ETEetan eta enpresa handietan energia-efizientzia sustatzeko jardueretarako laguntzen programarekin lotuta –2019ko apirilaren 12ko 263/2019 Errege Dekretuan daude araututa (89. zenbakiko BOE).

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak zenbateko hori gaitzeko eskatu du, 263/2019 Errege Dekretuak aipatzen dituen laguntzak ezartzeko xedearekin.

Horregatik, dekretu honen bidez, diru-sarrera horiek gaitzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Horren ondorioz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuak eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko uztailaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea kreditu batzuk gaitzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2019ko ekitaldiko aurrekontuan, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren egoera-orri honetan kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kreditu horiek:

(Ikus .PDF)

263/2019 Errege Dekretuak aipatzen dituen laguntzak finantzatzeko erabiliko dira funtsak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko uztailaren 23an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala