Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2019ko uztailaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3661

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 19koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta behin-behineko emaitza horiek behin betiko bihurtzen dituena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2019ko otsailaren 4ko Ebazpenaz (EHAA, 2019-02-12; 31. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen.

Deialdi horretako ohiko azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2019ko ekainaren 19ko Ebazpenaz argitaratu zen (EHAA, 2019-06-28; 122. zk.).

Zerrenda horren kontrako erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, aurkeztutakoak aztertu egin dira. Gauzak horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra azterketariek jarri dituzten eta onartu diren erreklamazioen emaitzen argitalpena agintzea www.ivap.euskadi.eus helbideko Euskara atalaren Hizkuntza-eskakizunak azpiatalean.

2.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako beste erreklamazio guztiak gaitzestea.

3.– 2019ko ekainaren 19ko Ebazpenaz argitaratutako behin-behineko emaitzak behin betiko bihurtzea.

4.– Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 19a.

IVAPeko zuzendaria kanpoan dagoela sinatuta (200/2012 Dekretuaren 8.2.f artikulua; eta 40/2015 Legearen 13. artikulua).

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko idazkari nagusia,

FULGENCIO ALEDO AMORÓS.


Azterketa dokumentala