142. zk., 2019ko uztailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3635
AGINDUA, 2019ko uztailaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «El Ángel» Haur Eskola Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.
Bilbon (Bizkaian) dagoen «El Ángel» Haur Eskola Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena eskatuz, ikastetxe horren titularra den Rosa Maria Cardaño Errazquin andereak abiarazitako espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– «El Ángel» Haur Eskola Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematen da: egun titulartasuna Maria Rosa Cardaño Errazquin andereak dauka eta aurrerantzean Haurreskola El Angel Sociedad Limitada entitateak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxeak zituen betebeharrak eta zamak. Ikastetxea Bizkaian dago, Bilboko udalerriko Blas de Otero kaleko 1. zenbakian eta 48018981 kode-zenbakia du.
2. artikulua.– Titulartasun-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da eta ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 3a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.