142. zk., 2019ko uztailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
KONSTITUZIO AUZITEGIA
3623
EDIKTUA, Gobernuko presidenteak sustatutako 2336/2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoaren ondoriozkoa. Lege honen kontra jarritako errekurtsoa da: Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria-egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko uztailaren 28ko 12/2016 Euskal Autonomia Erkidegoko Legea.
Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurak, 2019ko uztailaren 2ko Probidentziaren bidez, honakoa erabaki du Gobernuko presidenteak sustatutako 2336-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoari dagokionez: «Nazioko Gobernuak 2336-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoan atzera egin duela ulertzen da eta prozesua amaitutzat jotzen da.»
Madrilen, 2019ko uztailaren 2an.
Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkuraren Justizia-idazkaria,
HERMINIA PALENCIA GUERRA.