141. zk., 2019ko uztailaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (234 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3619
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuneko sailburuordeak 2019ko ekainaren 4an 2019-414 espedientean emandako ebazpena. 2019ko maiatzaren 27ko eskariaren bidez ireki zen espediente hori, eta datu pertsonalen babesaren arloko erregelamenduan bildutako eskubideak baliatzeari buruzkoa da.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
1.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu Segurtasuneko sailburuari, edo ebazpena eman duenari, honako artikulu hauetan xedatutakoaren arabera: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 115. artikulua eta hurrengoak. Nolanahi ere, ukitutako pertsonak zuzenean jo dezake Datuak Babesteko Euskal Bulegora bere interesen defendatzera, eta, horretarako, ez du gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu beharrik izango. Hori ez da eragozpena izango, interesdunak egoki deritzen bestelako errekurtso edo erreklamazioak aurkezteko.
2.– Interesdunak eskuragarri dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio-Bizkaia). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren, ez dira ez etengo ez oztopatuko aurreko paragrafoan azaldu diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2019ko uztailaren 15a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.