Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2019ko uztailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3616

IRAGARKIA, zeinaren bidez informazio publikoaren izapidean jartzen baita honako dekretu hau indargabetuko duen dekretu-proiektua: 183/2012 Dekretua, irailaren 25ekoa, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortu eta arautzen dituena.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko uztailaren 12ko Aginduaren bidez, aurretiaz onartu da honako dekretu hau indargabetuko duen dekretu-proiektua: 183/2012 Dekretua, irailaren 25ekoa, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortu eta arautzen dituena.

Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedapen orokorrak egiteko ezarritakoaren arabera, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapenek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean edo informazio publikoaren izapidean jarri beharko dira.

Horrenbestez, jendaurrean jartzen da aipatutako dekretu-proiektua hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurreko apartatuan xedatutakoa betetzeko, eta alegazioak aurkezteko helburuaz, dekretu-proiektuaren testua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoan (www.euskadi.eus) eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren web-orrian (www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 12a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.


Azterketa dokumentala