141. zk., 2019ko uztailaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3610
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 11/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 11/2018 prozedura arrunta.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Maria Isabel Echevarrieta Alvarez.
Judizio horretan, 2019-05-17an, epaia eman da, zeinak amaiera ematen baitio prozesuari.
Silvia Martin Gaston demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko ekainaren 14a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.