141. zk., 2019ko uztailaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3609
EBAZPENA, 2019ko ekainaren 28koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita «Euskal Garbiketa Elkartea-Asociación de Limpieza Vasca (EGE-ALVA)» enpresa-erakundearen eratze-akta eta estatutuak gordailutzea, eta horren berri ematen baita.
Ikusi da Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza honetan hasitako espedientea, «Euskal Garbiketa Elkartea-Asociación de Limpieza Vasca (EGE-ALVA)» enpresa-erakundearen eratze-akta eta estatutuak gordailutzeari buruzkoa. Horrekin lotuta, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2019ko maiatzaren 31n aurkeztu zen «Euskal Garbiketa Elkartea-Asociación de Limpieza Vasca (EGE-ALVA)» enpresa-erakundearen eratze-akta eta estatutuak gordailutzeko dokumentazioa.
Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin, eta dokumentazio horretan honako dokumentu hauek daude jasota: gordailutze-eskabidea egiteko instantzia, eratze-aktaren eta estatutuen hiru ale eta izenpetzaileen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.
Hirugarrena.– Haren jarduketaren lurralde-eremua, 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa da.
Zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie egitate horiei:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1.m) artikuluak.
Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.
Hirugarrena.– Gordailutzeko dokumentazioa aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoak dela, eta, beraz, bidezkoa da «Euskal Garbiketa Elkartea-Asociación de Limpieza Vasca (EGE-ALVA)» enpresa-erakundearen eratze-akta eta estatutuak gordailutzea, eta horren berri ematea.
Aipatutako oinarriak eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenak ikusirik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Euskal Garbiketa Elkartea-Asociación de Limpieza Vasca (EGE-ALVA)» enpresa-erakundearen eratze-aktari eta estatutuei dagokien dokumentazioa gordailutzea agintzea, honako gordailutze-kode hau ematen zaiolarik: 76/1/00005.
Bigarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Hirugarrena.– Ebazpen honek eman eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Laugarrena.– Interesdunek gordailututako dokumentua aztertu ahalko dute, eta horren kopia eskatu, bai eta aurkaratu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko BOE).
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 28a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.