Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2019ko uztailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3608

AGINDUA, 2019ko uztailaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Barakaldon (Bizkaian) dagoen «Centro de Informática y Gestión Meatze, S.L.» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Centro de Informática y Gestión Meatze, S.L.» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); azaroaren 4ko 1583/2011 Errege Dekretua, zeinaren bidez 3D Animazioetako, Jokoetako eta Ingurune Elkarreragileetako goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dira (azaroaren 4ko BOE), eta ekainaren 18ko 356/2013 Dekretua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen den aipatutako tituluari dagokion curriculuma (abuztuaren 28ko EHAA) eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2019-2020 ikasturterako:

Kode zenbakia: 48012693.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Centro de Informática y Gestión Meatze, S.L.».

Titularra: Centro de Informática y Gestión Meatze, S.L.

Helbidea: Avda Miranda, 3 Dpto, 10-14.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «3D Animazioak, Jokoak, eta Ingurune Elkarreragileak» Goi-mailako heziketa-zikloa emateko.

– «Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena» Goi-mailako heziketa-zikloa kentzeko.

Ikastetxearen osaera Lanbide Heziketako irakaskuntzarako:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Irudia eta Soinua.

○ 3D Animazioetako, Jokoetako eta Ingurune Elkarreragileetako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1, goizeko eta arratsaldeko txandan.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 15a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala