139. zk., 2019ko uztailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
PASAIAKO PORTUKO AGINTARITZA
3587
IRAGARKIA, Pasaiako portuan 2.200 m2-ko biltegi bat okupatzeko baimena emateko egin den lehiaketa-deialdiaren ebazpenari buruzkoa.
Irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren (Estatuko Portuen eta Merkataritza Ontzidiaren Legearen Testu Bategina onartzen duena) 79.3 artikulua aplikatuz, Pasaiako Portu Agintaritzako presidentearen ebazpena argitaratzen da. Ebazpen horren bidez, hain zuzen, honako baimen hau emateko lehiaketa deitzen da:
1.– Helburua: 2.200 m2-ko biltegi bat okupatzea adjudikaziodunaren portuko trafikorako salgaiak biltzeko bertan.
2.– Kokalekua: Pasaiako portuko «IV-B» zona.
3.– Baimenaren epea: urte bat (1).
Baimena emateko arauzkoak diren lehiaketaren oinarrien agiria eta baldintzen agiria entitatearen webgunetik jaitsi daitezke. Hemen: http://www.pasaiaport.eus
Hogei (20) eguneko epea ezarri da proposamenak aurkezteko, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Pasaia, 2019ko uztailaren 8a.
Pasaiako Portu Agintaritzako presidentea,
FELIX GARCIANDIA TELLERIA.