Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2019ko uztailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3567

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 25ekoa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez finkatzen baitira artzain-txakurren 2019ko lehiaketa ofizialak.

Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 1999ko abuztuaren 16ko Aginduaren 2. artikuluak xedatutakoarekin bat (agindu hura 1999ko abuztuaren 30eko EHAAn argitaratu zen, 165. zenbakian, eta, beraren bidez, artzain-txakurren inguruan lehiaketak eta bestelako gertakizunak antolatzen dituzten elkarteen erregistroa sortzen, eta lehiaketa nahiz gertakizun ofizialak aintzatesten dira), eta agindu hartan jasotako eskakizunak bete ondoren,

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko egitura organikoa eta funtzionala finkatu zuen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 17. artikuluaren bidez emandako ahalmenak aintzat harturik, eta dekretu beraren lehenengo xedapen gehigarrian ezarritako ordezkapenak egiteko araubidea kontuan harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Artzain-txakurren 2019ko lehiaketa ofizialak finkatzea, ebazpen honi atxikitako eranskinean azaltzen den moduan.

Bigarrena.– Bertako arrazen aleak, euskal artzain-txakurrak eta gure artaldeekin betidanik lan egin izan duten beste mota batzuetako txakurrak aurkeztu ahal izango dira lehiaketetara.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea izango du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 25a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala