139. zk., 2019ko uztailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 2 orri.)
- EPUB (229 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3566
EBAZPENA, 2019ko ekainaren 20koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abuztuaren 30eko Aginduaren bidez iragarritako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horren bidez, baso-bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzetarako 2018ko ekitaldiko deialdiaren oinarriak onartzen dira.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abuztuaren 30eko Aginduaren bidez, baso-bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzetarako 2018ko deialdia egin zen.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2018ko abenduaren 26ko Ebazpenaren bidez, aipatutako aginduan ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak adjudikatu dira.
Beraz, ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abuztuaren 30eko Aginduan aurreikusitakoaren arabera, hau
EBAZTEN DUT:
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abuztuaren 30eko Aginduaren bidez iragarritako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiek horren berri izan dezaten. Agindu horren bidez, baso-bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzetarako 2018ko ekitaldiko deialdiaren oinarriak onartzen dira.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 20a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.