139. zk., 2019ko uztailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (290 KB - 5 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
HEZKUNTZA SAILA
3563
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2019ko ekainaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, 2019-2020 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzen dira, bai eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak ezarri ere.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2019ko ekainaren 11ko Aginduaren testuan (2019ko ekainaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 119. zk.). Agindu horren bidez, 2019-2020 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzen dira, bai eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak ezarri ere. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2019/3099 (12/5) eta 2019/3099 (12/6) orrialdeetan,
honela dio:
«11. artikulua.– Familia ugariak.
1.– Familia ugariko ikasleek agindu honetan araututako salbuespen eta murrizketetarako eskubidea izango dute, baldin eta familia ugaritzat aitortuta badaude, Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legean jasota dagoen bezala.
2.– Tratamendua:
a) Unibertsitateko hezkuntza-zerbitzuengatiko prezio publikoen salbuespena, kategoria bereziko familia ugarietakoak badira. Kategoria bereziko familia ugaritzat joko dira bost seme-alaba edo gehiago dituztenak, eta lau seme-alabakoak, horietatik hiru, gutxienez, jaiotza, adopzio, harrera iraunkor edo adopzio-aurreko harrera anizkunetik eratorriak badira. Salbuespena I., II., III. eta IV. eranskinetan ezarritako prezioei dagokie.
b) Unibertsitateko hezkuntza-zerbitzuengatiko prezio publikoen 100eko 50eko murrizketa, kategoria orokorreko familia ugarietakoak badira. Kategoria orokorreko familia ugaritzat joko da goiko paragrafoko definizioan sartzen ez den familia ugari oro. Murrizketa I., II., III. eta IV. eranskinetan ezarritako prezioei dagokie.
3.– Aurkeztu beharreko agiriak: dagokion foru aldundiak edo arlo honetan eskumena duen administrazioak emandako titulu ofiziala, indarrean dagoena, eta familia ugarikoa dela aitortzen duena (kategoria ere adierazi behar da bertan); horrez gain, administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda kolektiboaren ziurtagiria.
12. artikulua.– Terrorismoaren biktimak eta haien senideak.
1.– Terrorismoaren biktimek eta haien senideek agindu honetan araututako salbuespen eta murrizketetarako eskubidea izango dute, baldin eta Terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren arabera halakotzat aitortuta badaude.
2.– Salbuespenetarako, terrorismoaren biktimaren senidetzat joko dira ezkontidea edo antzeko afektibitate-loturarekin berarekin iraunkorki bizi den pertsona, eta biktimaren seme alabak, edo legez familia-harrerako egoeran daudenak.
3.– Soilik terrorismoaren biktima izateari lotutako inguruabarren zioz Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizitzera joan behar izan duten pertsonek ere jaso ahalko dituzte agindu honetan araututako murrizketa eta salbuespenak.
4.– Tratamendua: salbuespena, aipatutako azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 26. artikuluan arautua. Salbuespena I., II., III. eta IV. eranskinetan ezarritako prezioei dagokie.
5.– Aurkeztu beharreko agiriak: Terrorismoaren Biktimentzako Laguntza Programara atxikita daudela adierazten duen ebazpena, indarrean dagoena; horrez gain, administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda kolektiboaren ziurtagiria.
13. artikulua.– Desgaitasuna duen pertsonaren bat daukan familia.
1.– Desgaitasuna duen pertsonaren bat daukan familia batek agindu honetan araututako salbuespenak eta murrizketak aplikatzeko eskubidea izan dezan, honako bi egoera hauetakoren batean egon beharko da: edo unibertsitate-ikasleak berak % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila izatea, edo horren zuzeneko senideren batek % 65eko edo gehiagoko desgaitasun-maila izatea. Honako hauek hartzen dira zuzeneko senidetzat: ezkontidea edo berarekin iraunkorki bizi den pertsona (antzeko afektibitate-loturarekin), aita, ama, seme-alabak, neba-arrebak eta –otsailaren 18ko 3/2005 Legearen esparruan– harrerakoak direnak, baldin eta helbide berean erroldatuta badaude (3/2005 Legea, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa).
2.– Tratamendua: unibertsitateko hezkuntza-zerbitzuengatiko prezio publikoen salbuespena goiko paragrafoan zerrendatutako egoeretan. Salbuespena I., II., III. eta IV. eranskinetan ezarritako prezioei dagokie.
3.– Aurkeztu beharreko agiriak: dagokion foru aldundiaren edo arlo honetan eskumena duen erakundearen ebazpena, indarrean dagoena eta minusbaliotasun-maila zehazten duena; horrez gain, administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda kolektiboaren ziurtagiria.
14. artikulua.– Genero-indarkeriaren biktima.
1.– Genero-indarkeriaren biktima batek (Indarkeriaren biktimei laguntzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean dauden koordinazio-mekanismoei buruzko martxoaren 1eko 29/2011 Dekretuaren arabera halakotzat hartzen bada) eta egoitza berean bizi diren haren kargurako 25 urtetik beherako seme-alabek agindu honetan araututako salbuespenak eta murrizketak aplikatzeko eskubidea izango dute.

3.– Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda-ziurtagiria, eta edozeinetara ere, behean zerrendatutako agirietako bat:
– Genero-indarkeriaren biktima dela adierazten duen ebazpen judiziala, indarrean dagoena. (Indarraldia izango da ebazpen judizialean bertan jasotzen dena).
– Biktimaren aldeko babes-agindua, indarrean dagoena.
– Fiskaltzaren txostena, interesduna genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena, babes-agindua egiten den artean.
15. artikulua.– Asilo-eskatzaileak, nazioarteko babesaren onuradunak eta aberrigabeak.
1.– Asilo-eskatzaileek (eskaria izapidetzeko onartu bazaie), nazioarteko babesaren onuradunek eta aberrigabeek agindu honetan araututako prezio publikoak ordaintzetik salbuestea lortu ahal izango dute, baldin eta maila bereko unibertsitate-titulurik ez badute.
2.– Tratamendua: unibertsitateko hezkuntza-zerbitzuengatiko prezio publikoen salbuespena. Salbuespena I., II., III. eta IV. eranskinetan ezarritako prezioei dagokie.
3.– Aurkeztu beharreko dokumentuak: Asilo-eskatzailearen txartel gorria, indarrean dagoena; horrez gain, administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda-ziurtagiria.»
Baina honela esan behar du:
«11. artikulua.– Familia ugariak.
1.– Familia ugariko ikasleek agindu honetan araututako salbuespen eta murrizketetarako eskubidea izango dute, baldin eta familia ugaritzat aitortuta badaude, Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legean jasota dagoen bezala.
2.– Tratamendua:
a) Unibertsitateko hezkuntza-zerbitzuengatiko prezio publikoen salbuespena, kategoria bereziko familia ugarietakoak badira. Kategoria bereziko familia ugaritzat joko dira bost seme-alaba edo gehiago dituztenak, eta lau seme-alabakoak, horietatik hiru, gutxienez, jaiotza, adopzio, harrera iraunkor edo adopzio-aurreko harrera anizkunetik eratorriak badira. Salbuespena I., II., III., IV. eta V. eranskinetan ezarritako prezioei dagokie.
b) Unibertsitateko hezkuntza-zerbitzuengatiko prezio publikoen 100eko 50eko murrizketa, kategoria orokorreko familia ugarietakoak badira. Kategoria orokorreko familia ugaritzat joko da goiko paragrafoko definizioan sartzen ez den familia ugari oro. Murrizketa I., II., III., IV. eta V. eranskinetan ezarritako prezioei dagokie.
3.– Aurkeztu beharreko agiriak: dagokion foru aldundiak edo arlo honetan eskumena duen administrazioak emandako titulu ofiziala, indarrean dagoena, eta familia ugarikoa dela aitortzen duena (kategoria ere adierazi behar da bertan); horrez gain, administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda kolektiboaren ziurtagiria.
12. artikulua.– Terrorismoaren biktimak eta haien senideak.
1.– Terrorismoaren biktimek eta haien senideek agindu honetan araututako salbuespen eta murrizketetarako eskubidea izango dute, baldin eta Terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren arabera halakotzat aitortuta badaude.
2.– Salbuespenetarako, terrorismoaren biktimaren senidetzat joko dira ezkontidea edo antzeko afektibitate-loturarekin berarekin iraunkorki bizi den pertsona, eta biktimaren seme alabak, edo legez familia-harrerako egoeran daudenak.
3.– Soilik terrorismoaren biktima izateari lotutako inguruabarren zioz Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizitzera joan behar izan duten pertsonek ere jaso ahalko dituzte agindu honetan araututako murrizketa eta salbuespenak.
4.– Tratamendua: salbuespena, aipatutako azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 26. artikuluan arautua. Salbuespena I., II., III., IV. eta V. eranskinetan ezarritako prezioei dagokie.
5.– Aurkeztu beharreko agiriak: Terrorismoaren Biktimentzako Laguntza Programara atxikita daudela adierazten duen ebazpena, indarrean dagoena; horrez gain, administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda kolektiboaren ziurtagiria.
13. artikulua.– Desgaitasuna duen pertsonaren bat daukan familia.
1.– Desgaitasuna duen pertsonaren bat daukan familia batek agindu honetan araututako salbuespenak eta murrizketak aplikatzeko eskubidea izan dezan, honako bi egoera hauetakoren batean egon beharko da: edo unibertsitate-ikasleak berak % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila izatea, edo horren zuzeneko senideren batek % 65eko edo gehiagoko desgaitasun-maila izatea. Honako hauek hartzen dira zuzeneko senidetzat: ezkontidea edo berarekin iraunkorki bizi den pertsona (antzeko afektibitate-loturarekin), aita, ama, seme-alabak, neba-arrebak eta –otsailaren 18ko 3/2005 Legearen esparruan– harrerakoak direnak, baldin eta helbide berean erroldatuta badaude (3/2005 Legea, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa).
2.– Tratamendua: unibertsitateko hezkuntza-zerbitzuengatiko prezio publikoen salbuespena goiko paragrafoan zerrendatutako egoeretan. Salbuespena I., II., III., IV. eta V. eranskinetan ezarritako prezioei dagokie.
3.– Aurkeztu beharreko agiriak: dagokion foru aldundiaren edo arlo honetan eskumena duen erakundearen ebazpena, indarrean dagoena eta minusbaliotasun-maila zehazten duena; horrez gain, administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda kolektiboaren ziurtagiria.
14. artikulua.– Genero-indarkeriaren biktima.
1.– Genero-indarkeriaren biktima batek (Indarkeriaren biktimei laguntzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean dauden koordinazio-mekanismoei buruzko martxoaren 1eko 29/2011 Dekretuaren arabera halakotzat hartzen bada) eta egoitza berean bizi diren haren kargurako 25 urtetik beherako seme-alabek agindu honetan araututako salbuespenak eta murrizketak aplikatzeko eskubidea izango dute.
2.– Tratamendua: unibertsitateko hezkuntza-zerbitzuengatiko prezio publikoen salbuespena goiko paragrafoan zerrendatutako egoeretan. Salbuespena I., II., III., IV. eta V. eranskinetan ezarritako prezioei dagokie.
3.– Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda-ziurtagiria, eta edozeinetara ere, behean zerrendatutako agirietako bat:
– Genero-indarkeriaren biktima dela adierazten duen ebazpen judiziala, indarrean dagoena. (Indarraldia izango da ebazpen judizialean bertan jasotzen dena).
– Biktimaren aldeko babes-agindua, indarrean dagoena.
– Fiskaltzaren txostena, interesduna genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena, babes-agindua egiten den artean.
15. artikulua.– Asilo-eskatzaileak, nazioarteko babesaren onuradunak eta aberrigabeak.
1.– Asilo-eskatzaileek (eskaria izapidetzeko onartu bazaie), nazioarteko babesaren onuradunek eta aberrigabeek agindu honetan araututako prezio publikoak ordaintzetik salbuestea lortu ahal izango dute, baldin eta maila bereko unibertsitate-titulurik ez badute.
2.– Tratamendua: unibertsitateko hezkuntza-zerbitzuengatiko prezio publikoen salbuespena. Salbuespena I., II., III., IV. eta V. eranskinetan ezarritako prezioei dagokie.