139. zk., 2019ko uztailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
3562
AGINDUA, 2019ko uztailaren 19koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, honako agindu hau ezeztatzeko dena: Agindua, 2019ko uztailaren 9koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez zehazten baitira zenbateko txikiko eskubide ekonomikoak deuseztatzeko edo horiei baja emateko kasuak eta gutxieneko zenbatekoak.
Izapidetze-huts baten ondorioz, 2019ko uztailaren 19an argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian honako agindu hau: Agindua, 2019ko uztailaren 9koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez zehazten baitira zenbateko txikiko eskubide ekonomikoak deuseztatzeko edo horiei baja emateko kasuak eta gutxieneko zenbatekoak.
Beraz, segurtasun juridikoa emateko asmoz, ezeztatu egiten da aipatutako 2019ko uztailaren 9ko Agindua, EHAAko 137. zenbakian argitaratua 2019ko uztailaren 19an.
Horregatik, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Ezeztatu egiten da honako agindu hau: Agindua, 2019ko uztailaren 9koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez zehazten baitira zenbateko txikiko eskubide ekonomikoak deuseztatzeko edo horiei baja emateko kasuak eta gutxieneko zenbatekoak.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau 2019ko irailaren 19an sartzen da indarrean, atzeraeraginezko ondorioekin.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 19a.
Ogasun eta Ekonomiako sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.