Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2019ko uztailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3537

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako zenbait espedientetan emandako zehapenak geroratzeko eta zatikatzeko eskabideen ebazpenak.

Jakinarazpen pertsonala ematen ahalegindu arren, ezinezkoa izan denez, iragarki honen bidez jakinarazten dira trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako zenbait espedientetan emandako zehapenak geroratzeko eta zatikatzeko eskabideen ebazpenak, Trafikoko zuzendariak egindakoak, hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53.1 eta 2 artikuluen arabera, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 112. artikuluari dagokionez.

Ondorioz, dei egiten zaie honekin batera doan zerrendan dauden interesdunei, edo, behar bezala akreditaturik badaude, haien legezko ordezkariei, bertaratzeko jakinarazpena jaso dezaten. Horretarako, 15 egun naturaleko epea izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bertaratzea Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzan egin beharko da (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Epe horretan interesduna bertaratu ez bada, honekin batera doan zerrendan zehazten den espedienteari dagokion administrazio-egintzaren jakinarazpena emantzat joko da lege-ondorio guztietarako, bertaratzeko adierazitako epea amaitu eta biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten da ordezkaritza, hala egokituz gero, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 8a.

Trafikoko zuzendaria,

SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala