137. zk., 2019ko uztailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (222 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3536
IRAGARKIA, 2019ko uztailaren 11koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea urratzeagatik hasitako zenbait zehapen-prozedurari buruzko ebazpenak.
Saiatuta ere ez da lortu eranskinean jasotako ebazpenak jakinaraztea. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa bete dadin.
Hori guztia argitara ematen da, interesdun guztiek horren berri izan dezaten, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Gainera, ohartarazpen hau egiten da:
Interesdunak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz) ager daitezke, bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko. Hamabost egun balioduneko epea izango dute (gora jotzeko errekurtsoa denean, hilabeteko epea), agertzen direnetik, edo, agertzen ez badira BOEn iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, agiriak edo informazioak aurkezteko, frogaldi bat zabaltzeko eskatzeko eta egoki iruditzen zaizkien froga-bitartekoak proposatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 11.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.