137. zk., 2019ko uztailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3531
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 152/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: hitzezko 152/2019 judizioa.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-05-20an eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Keila Santos Socorro demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ikusi ahal izango du bertan.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko ekainaren 19a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.