137. zk., 2019ko uztailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (243 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
3529
EBAZPENA, 2019ko uztailaren 3koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, 2019an euskal sortzaileen mugikortasuna euskararen eremu geografikotik kanpo sustatzeko dirulaguntzen deialdian, antzerki modalitateko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordearen kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.
AURREKARIAK
Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2019ko apirilaren 2ko Ebazpenak, arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza birak sustatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen du.
Agindu horren 12. artikuluak ezartzen du modalitate bakoitzerako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, balorazio-batzordeak osatuko direla.
Artikulu berak dio balorazio-batzordeen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Antzerki laguntzak aztertuko dituen Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta haren osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:
– Lehendakaria: Imanol Otaegi Mitxelena, Etxepare Euskal Institutuko Kultura zuzendaria.
– Idazkaria: Alexander Aginagalde Lopez, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko teknikari bat.
– Bokalak:
• Amagoia Garaizabal andrea, edo haren ordezkoa.
• Iñaki Salaberria jauna, edo haren ordezkoa.
• Marta Monfort andrea, edo haren ordezkoa.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Donostia, 2019ko uztailaren 3a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.