Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2019ko uztailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3524

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 25ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez esleitzen baitira dirulaguntzak euskal unibertsitate-sistemako ikertaldeen jarduerak bultzatzeko (Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoen arloa).

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko uztailaren 24ko Aginduaren bidez (uztailaren 31ko EHAA, 146. zk.) iragarri ziren euskal unibertsitate-sistemako ikertaldeen jarduerak bultzatzeko dirulaguntzak.

Deialdi-aginduaren 19. artikulua betez, Hautaketa Batzordeak, eskabideen ebaluazioaren emaitzak jaso eta gero, deialdiaren oinarriak behar bezala aplikatu direla berrikusi du, baliabideak esleitu ditu, eta ebazpen-proposamena egin du; ebazpen- proposamen horretan zehaztuko dira A motakoak edo B motakoak direla egiaztatzen duten taldeak eta bakoitzari zenbateko dirulaguntza dagokion, eta, hala badagokio, eskabidea ukatu zaien taldeak eta ukatzeko arrazoia.

Hautaketa Batzordeak, gainera, talde bakoitzak ezarritako helburuetan oinarrituz, kalitate-adierazleak eta emaitzen ebaluazioa ezarri ditu laguntza egikaritzeko bakoitzari dagokion epeetan, eta ekoizpen zientifikoari, prestakuntza-gaitasunari, langileak erakartzeari eta funtsak atzemateari buruzko adierazle andana bat zehaztu du.

Aginduaren 15. artikuluaren arabera, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak, Hautaketa Batzordeak proposatuta, laguntzak ebazpen bidez emango ditu, deialdian agertzen diren lerro bakoitzeko ebazpen bat eginez, bost izanda guztira. Ebazpen horrek hauexek zehaztuko ditu erakunde onuradunei atxikitako ikertalde bakoitzarentzat: talde eskatzailea zein den, ebaluazioaren emaitza (A edo B motako talde gisa aitortzea edo, hala badagokio, ukatzea eta ukatzeko arrazoia), guztira esleitutako zenbatekoa eta kontzeptuen eta urtekoen araberako xehetasuna, eta kalitate-adierazleak eta emaitzen ebaluazioa.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2018ko uztailaren 24ko Aginduaren babesean (uztailaren 31ko EHAA, 146. zk.) euskal unibertsitate-sistemako ikertaldeen jardueretarako laguntza hauek ematea Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoen arloan:

I. eranskina. Egiaztatutako taldeak.

II. eranskina. Esleitutako zenbatekoa guztira, kontzeptuen araberako xehetasuna eta laguntzaren denborazko banakapena.

III. eranskina. Ukatutako eskabideak.

IV. eranskina. Kalitate-adierazleak eta emaitzen ebaluazioa.

Bigarrena.– I. eranskinean egiaztatutako taldeek, II. eranskinean agertzen ez direnak, ez dute laguntzarik jaso, aurrekontu-kreditua amaitzeagatik.

Hírugarrena.– Eredu normalizatu baten bidez onartuko da laguntza, deialdi-agindu honen 17. artikuluan ezarri bezala.

Laugarrena.– Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun diren erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte, bai eta dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluan adierazitakoak ere, eta zehazki baldintza hauek:

Bosgarrena.– Jarraipena eta kontrola. Urtero, segidako txosten hauek aurkeztuko dituzte erakunde onuradunek, deialdi-agindu honen 19. artikuluan ezarri bezala: laguntza egikaritzeari buruzko jarraipen ekonomikoko txostena eta ekoizpen zientifikoaren jarraipen-txostena

Seigarrena.– Agindu honen 17.1 artikuluan zehaztu onarpen-prozedura betetakoan, honela ordainduko dira laguntzak:

– Lehen urteko ordainketa, bi alditan egingo da: lehena, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50. Bigarrena, gainerako % 50a, hurrengo urtean, behin 19. artikuluko 1. atalean zehaztutako txosten ekonomikoak eta zientifikoak aurkeztu izana egiaztatutakoan. Bigarren ordainketa osorik ordainduko da, betiere, erakunde onuradunak egiaztatu ostean urte horretarako emandako zenbatekoaren % 40 gutxienez egikaritu dela. Ez bada hala, justifikatutako zenbatekoaren ordainketa egingo da; ondoren, esleitutako kantitatea aldatuko da, eta dagozkion kantitate aurreratuak itzuliko dira.

– Bigarren urtean berdin jardungo da; bigarren ordainketa osorik ordaintzeko, beharrezkoa izango da lehen bi urteetarako esleitutako laguntzaren % 70 egikarituta izatea, gutxienez. Ez bada hala, justifikatutako zenbatekoaren ordainketa egingo da; ondoren, esleitutako kantitatea aldatuko da eta dagozkion kantitate aurreratuak itzuliko dira.

Lehen urteko zenbatekoaren % 40, gutxienez, egikaritu ez duten taldeek, bigarren libramendu horren ordainketa osoa jasoko dute, betiere, egiaztatzen badute bigarren urtean jasotako zenbatekoaren % 70 edo gehiago egikaritu dutela. Ez bada hala, justifikatutako zenbatekoaren ordainketa egingo da; ondoren, esleitutako kantitatea aldatuko da eta dagozkion kantitate aurreratuak itzuliko dira.

– Hirugarren urtean lehen libramendu bat egingo da, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa; bigarren libramendua, behin 19. artikuluko 1. eta 2. ataletan zehaztutako txosten ekonomikoak eta zientifikoak aurkeztu izana egiaztatutakoan egingo da, eta lehen hirurteko (2019-2021) likidazioaren emaitzei egokituta egongo da.

Dirulaguntzaren zenbatekoa abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako berme-erregimenaren arabera bermatuko da; dekretu horren bidez arautzen da Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura emango diren dirulaguntzen berme eta itzulketei buruzko erregimen orokorra, eta dirulaguntzen kudeaketan parte hartuko duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, horien erregimena eta obligazioak ere aipatzen dira.

Zazpigarrena.– Baldin eta deialdi honetan zehaztutako baldintzaren bat betetzen ez badute onuradunek, ezin izango dute laguntza eskuratu, eta, eskuratu badute ere, jaso dutena itzuli beharko dute, legezko interes eta guzti, kopurua ordaindu zitzaienetik aurrera hasita.

Zortzigarrena.– Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 25a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala