Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2019ko uztailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3520

AGINDUA, 2019ko apirilaren 5ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita «Fundación María Rivier» fundazioaren eraketa, estatuaren eskumeneko Fundazioen Erregistrotik lekualdatzeko espedientea.

Ikusi da Vitoria-Gasteizko «Fundación María Rivier» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea eskatzeko aurkeztutako espedientea, estatuaren eskumeneko Fundazioen Erregistrotik lekualdatzeko espedientea. Hona hemen aurrekariak:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2018ko azaroaren 29an eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko «Fundación María Rivier» fundazioaren eraketa, estatuaren eskumeneko Fundazioen Erregistrotik lekualdatzeko, fundazioak bere jarduketa nagusiaren lurralde-eremua aldatu baitu.

Bigarrena.– Eskabideari dokumentu hauek erantsi zitzaizkion: estatutuen 1. artikulua aldatzeko eskritura publikoa, zeinetan Euskal Autonomia Erkidegoa ezartzen baitu fundazioaren jarduketaren lurralde-eremu nagusi gisa; lekualdatzea eskatzeko Patronatuak hartutako erabakiaren egiaztagiria; Kultura eta Kirol Ministerioaren Fundazioen Babeslaritzaren Zuzendariordetza Orokorra ez dagoela aurka adierazten duen txostena; Justizia Ministerioko Notaritza eta Erregistroen Zuzendariordetza Orokorraren Ebazpena, eta jatorrizko Erregistroan dagoen gainerako dokumentazioa.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeak 2019ko apirilaren 1ean aldeko txostena eman du fundazioaren eraketa lekualdatu eta inskribatzeari dagokionez.

Laugarrena.– Fundazioaren estatutuen 3. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, fundazioaren «xede nagusiak dira gizabidea, hezkuntza, kultura, prestakuntza eta gizarte-sustapena haurtzaroaren eta gaztaroaren zerbitzura, zeinak zehazten baitira haren onuradunentzako irakaskuntza konfesionalaren kalitatezko prestakuntza integralaren garapenean, arlo eta maila orotan, Eliza Katolikoaren doktrinaren printzipio eta balioekin bat, eta zehatzago, Hermanas de la Presentación de Maria Kongregazio Erlijiosoaren izaera propioaren inspirazioaren pean.

Era berean, Kongregazioa instituzionalki indartu nahi da esparru guztietan, baita Kongregazioaren eta hirugarren edo erakundeen arteko harremanak indartu eta sustatzea ere, proiektuak egiteko elkarrekin edo gizabidea, hezkuntza, kultura eta oro har prestakuntza ardatz duten jarduerekin zerikusia duten erakundeei laguntzeko. Instituzionalki indartuta, bermatu nahi da fundazio honen xede nagusia beteko dela, hau da, haurren eta gazteen hezkuntza, kultura, prestakuntza eta gizarte-sustapena sustatzea, eta, horrela, fundazio horrek garatu nahi duen kolektibitateari ematen zaion zerbitzuari eustea eta garatzeko garapena sustatzea, eta onuradun gehiagori leku egitea.»

Bosgarrena.– Estatutuen 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, fundazioaren helbidea hau izango da: Cruz Blanca kalea 6, Vitoria-Gasteiz, eta fundazioak gehienbat Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere jarduerak.

Seigarrena.– Fundazioaren hasierako zuzkidura, eraketa-eskritura publikoan ezarria, 30.000 eurokoa da.

Zazpigarrena.– Honako kide hauek osatzen dute Patronatua:

– Lehendakaria: María Soledad Sáez de Ibarra López de Arbina Andrea.

– Idazkaria: Ana María Ruiz de Gauna Goñi Andrea.

– Bokala: María Pilar Aguirre Tellería Andrea.

– Bokala: Juana María Aizpurua Garmendia Andrea.

– Bokala: María del Mar Fernández Cavada Andrea.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, lekualdatze- eta eratze-espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Horretarako legitimatutako pertsona batek sustatu du espediente hau, eta ebazpena emateko oinarrizkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen da Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legearen 29. artikuluan, estatuaren eskumeneko Fundazioen Erregelamenduaren 36. eta 40.3 artikuluetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzeko ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36. artikulutik 39. artikulura eskatutakoa, eta aplikatzekoak diren legezko eta arauzko aurreikuspenetara doitzen da fundazioaren eraketa.

Ikusi dira aipatutako arauak eta aplikatzekoak diren gainerako arau orokorrak, beraz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, egun honetan eta F-446 erregistro-zenbakiarekin, batetik, Vitoria-Gasteizko «Fundación María Rivier» fundazioaren eraketa, estatuaren eskumeneko Fundazioen Erregistrotik lekualdatzeko, estatutuen 1. artikulua aldatzeagatik –fundazioaren jarduketa nagusiaren lurralde-eremua aldatzeari buruzkoa–, eta, bestetik, Patronatuaren osaera, zazpigarren aurrekarian agertzen diren kideek osatua; betiere, Blanca Palacios Guillén notarioaren aurrean (protokolo-zk.: 695) 2017ko martxoaren 13an emandako eskritura publikoaren arabera.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 5a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala