137. zk., 2019ko uztailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (199 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3515
114/2019 DEKRETUA, uztailaren 16koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2019ko uztailaren 16an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– María Antonia Olabarrieta Ibarrondo andrea Gizarte Zerbitzuen zuzendari izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko uztailaren 16an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.