136. zk., 2019ko uztailaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (224 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3509
IRAGARKIA, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, erakundeek egiaztatu duten ziurtagiri-maila argitara ematen duena Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratzeko 2019ko lehen kanpo-ebaluazioaren prozesua amaitu ondorenean.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria arautzen duen 162/2017 Dekretua onetsi zuen 2017ko maiatzaren 30ean. Dekretu horren bidez, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria arautzen da, bai eta bera lortzeko behar den kanpo-ebaluazioaren zerbitzua jaso nahi duten erakundeek egin behar duten eskabidea eta bete beharreko baldintzak ere.
Bikain ereduaren arabera 2019ko lehen ebaluazio-aldian burututako kanpo-ebaluazioetan parte hartu duten erakundeak eta egiaztatu duten ziurtagiri-maila daude zerrenda honetan:
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 21a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
MIREN DOBARAN URRUTIA.