135. zk., 2019ko uztailaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
3460
23/2019 DEKRETUA, uztailaren 9koa, Lehendakariarena, Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko idazkari nagusia izendatzeko dena.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 17. artikuluak ezarritakoaren arabera, Lehendakariaren eskumena da Idazkaritza Nagusiko pertsona titularra izendatzea eta kargutik kentzea, presidenteak proposatuta eta batzordekideei entzun ondoren. Karguaren iraupena lau urtekoa izango dela ere ezartzen du artikulu horrek.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Batzordearen Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta batzorde horretako presidenteak horrela proposatuta, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Lorea Soldevilla Palazuelos andrea Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko idazkari nagusi izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko uztailaren 9an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.