![Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria](/appcont/servibopvi/images/bopv_anuncio_e.png)
134. zk., 2019ko uztailaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3449
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 628/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 628/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailearen prokuradorea: Sandra Perez Alba.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
Jesus Lopez Calvori, prozesu horretan 2019-06-18an emandako epaia jakinaraztea, ediktu bidez. Epaiaren kopia eskuragarri dago, bulego judizial honetan, non aukera izango baitu haien eduki osoa ezagutzeko.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.
Aipatutako pertsonaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko ekainaren 19a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.