133. zk., 2019ko uztailaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (232 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
3430
IRAGARKIA, 2019ko uztailaren 2koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita administrazio-prozeduraren ebazpena (RPS 42/19).
Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzan ager daitezke (Donostia kalea, 1, Gasteiz), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, hamar egun balioduneko epean, ebazpenaren eduki osoaren berri izateko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 2a.
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,
MIGUEL SÁNCHEZ FERNÁNDEZ.