125. zk., 2019ko uztailaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 2 orri.)
- EPUB (233 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3266
EBAZPENA, 2019ko ekainaren 4koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2018ko ekainaren 19ko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.
2018ko uztailaren 2an argitara eman zen EHAAn 2018ko ekainaren 19ko Agindua, Hezkuntzako sailburuarena. Horren bidez, dei egiten zitzaien irabazi-asmorik gabeko erakundeei, baldin eta 2018an jarduerak egiten badituzte irakasleak etengabe prestatzeko eta pedagogia eta didaktika eguneratzeko.
2018ko urriaren 18an ebatzi zen deialdia eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan. Horregatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko ekainaren 19an Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez dei egiten zitzaien irabazi-asmorik gabeko erakundeei, baldin eta 2018an jarduerak egiten badituzte irakasleak etengabe prestatzeko eta pedagogia eta didaktika eguneratzeko (2018ko uztailaren 2ko EHAA, 126.zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 4a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.