122. zk., 2019ko ekainaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (230 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
3210
AGINDUA, 2019ko ekainaren 17koa, Osasuneko sailburuarena, Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzea bidezko dela iragartzen duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34.1 artikuluan ezartzen denez, farmazia-bulego berriak irekitzeko deialdia edo, hala bada, deialdi hori bidezko ez dela aditzera ematen duen iragarpena urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo da, biztanleen udal-errolda berrikustetik ateratako datuak izan ondoren.
Bada, datu ofizial horien azterketatik ondorioztatzen da Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean 2019. urterako farmazia-bulego berri bat sortzea bidezkoa dela.
Hala ere eta guztiz ere, une honetan ezin da zehaztu bidezko jo den farmazia-bulego hori non kokatuko den, harik eta farmazia-eskualde berean beste farmazia-bulego bat sortzeko hasitako prozedura burutu arte (prozedura hori 2018. urteari dagokio).
Horiek horrela, farmazia-bulego barri bat sortzeko deialdia orain eginez gero, ez lirateke beteko Farmaziak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautu zituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 1.3 artikuluan ezarritako baldintzak, zeinak kokalekua berariaz aipatzea behartzen baitu.
Horregatik, bada, zuzenbidera doituago legoke eta farmazia-bulego berriaren titulartasuna eskuratu nahi duten interesdunentzat mesedegarriago izango litzateke deialdi hori ez egitea harik eta kokapenari buruzko zalantza behin betiko argitu arte.
Hori guztia kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzea bidezko dela iragartzea.
Bigarrena.– Farmazia-bulego hori sortzeko deialdia egiteko iragarki bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, kokalekua jakin bezain laster, 11/1994 Legearen 13. artikuluan ezarritako irizpideen arabera.
Hirugarrena.– Iragarki horrek, gainera, farmazia-bulego horren titulartasuna eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea zehaztuko du, nahitaez.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 17a.
Osasuneko sailburua,
MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.