121. zk., 2019ko ekainaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3189
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-01A001-6-2019 zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak 2019ko maiatzaren 28an egindako ebazpen-proposamena.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Ondorioz, jakitera ematen da ezen 2019ko maiatzaren 28an ebazpen-proposamen bat eman dela, The New Mobile House SLri irekitako SAN-01A001-6-2019 zehapen-prozeduraren gainekoa; Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.5.b artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egozten baitzaio.
Legezko ohartarazpenak:
Interesdunek 15 eguneko epea dute Kontsumobiden agertzeko (Done Jakue hiribidea 11, Vitoria-Gasteiz), ebazpen-proposamenaren eduki osoaren berri izateko, eta egoki iritzitako alegazioak egiteko.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 18a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
NORA ABETE GARCÍA.