121. zk., 2019ko ekainaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3187
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita instrukzio-egileak SAN-48A001-23-2019 zehapen-espedientean eman duen 2019ko maiatzaren 22ko Ebazpen-proposamena.
Ezinezkoa izan da aipatu den ebazpen-proposamena aurrez aurre jakinarazi, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Horren arabera jakinarazten da 2019ko maiatzaren 22an ebazpen-proposamena eman zaiola Garaje Clásico Premium sozietateari, SAN-48A001-23-2019 zehapen-espedientean, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.5.b eta 50.3.b artikuluetan zehazten den arau-haustea leporatzen zaiola.
Legezko ohartarazpenak:
Interesdunak 15 egun izango ditu Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Bilbon duen bulegora bertaratzeko (Recalde zumarkalea 39 A), ebazpen-proposamenaren eduki osoa ezagutu eta egoki irizten dien alegazioak egin ditzan.
Horren berri ematen da, eranskinean aipatzen den interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 14a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
NORA ABETE GARCÍA.