121. zk., 2019ko ekainaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (199 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3162
AGINDUA, 2019ko ekainaren 19koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia egiteko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2019ko maiatzaren 10eko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2019ko maiatzaren 22ko EHAA), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkari lanpostu bat (520010 kodea eta 170. dotazioa) betetzeko deialdia.
Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 19a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.