119. zk., 2019ko ekainaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (242 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3126
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-48A001-28-2019 zk.a duen zehapen-espedientean instrukzio-egilearen 2019ko maiatzaren 22ko ebazpen-proposamena.
Ezinezkoa izan da aipatu den ebazpen-proposamena aurrez aurre jakinarazi, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Horren arabera, jakinarazten da Limo 2014 S, S.L.L sozietateari SAN-48A001-28-2019 zk.a duen zehapen-espedientean ebazpen-proposamena eman zaiola 2019ko maiatzaren 22an, eta abenduaren 22ko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren 6/2003 legeko 50.5.a artikuluan zehazten den arau-haustea leporatzen zaiola.
Legezko ohartarazpenak:
Interesdunak 15 eguneko epean Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Bilbon duen bulegora (Errekalde Zumardia 39-A) bertaratu ahal izango dira ebazpen-proposamenaren eduki osoa ezagutzeko eta egoki iritzitako alegazioak egiteko.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 12a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
NORA ABETE GARCÍA.