119. zk., 2019ko ekainaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3113
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 837/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 837/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak arautzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Vanessa Diaz Manzano.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Cristian Antonio Cabrera Cardozori ediktu bidez jakinaraztea prozesu horretan 2019-05-31n emandako epaia. Horren kopia eskura dauka bulego judizial honetan, eta hor osorik aztertu ahal izango du.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.
Aipatutako pertsonaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-taulan eta EHAAn argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko maiatzaren 31.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.