118. zk., 2019ko ekainaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (231 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3095
IRAGARKIA, 2019ko ekainaren 11koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira instalazio hauen espedienteak: Euskal Autonomia Erkideagoan dauden eta 2021-2025 aldirako berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen merkataritza-erregimenetik kanpo uzteko eskatu duten instalazioak, neurri txikikoak direlako.
Berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen merkataritza-erregimena arautzen duen martxoaren 9ko 1/2005 Legearen laugarren xedapen gehigarriak ezartzen du araubide horretatik kanpo uztea neurri txikiko instalazioak eta ospitaleak.
Hor xedatutakoaren arabera, instalazioek araubide horretatik kanpo uzteko eskabidea aurkeztu beharko dute autonomia-erkidegoak izendatutako organo eskudunaren aurrean, dagokion merkataritza-aldia hasi baino 22 hilabete lehenago. Eskabidearekin batera, hor ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da. Baldintza horiek honako hauetan garatzen dira: 317/2019 Errege Dekretua, apirilaren 26koa, zeinaren bidez zehazten baita 2021-2025 aldian gasak isurtzeko eskubideen merkataritza-erregimenean parte hartzeari dagokion arintze-neurria, eta arautzen baitira isurketa txikiko instalazioak berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen merkataritza-erregimenetik kanpo uzteko alderdi batzuk.
Halaber, xedapen gehigarri horrek hau zehazten du: organo eskudunak gutxienez hiru hileko informazio publikoko izapidea egin beharko du, eta, ondoren, espediente osoa bidali beharko dio Trantsizio Ekologikorako Ministerioari, gehienez ere dagokion merkataritza-aldia hasi baino 16 hilabete lehenago, Europako Batzordearen aurrean izapidetu dadin, 2003/87/EE Zuzentarauaren 27. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
Azaldutakoa dela bide, bidezkoa da hiru hilabetez jendaurrean jartzea, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eta dagozkion alegazio edo oharrak aurkeztu ahal izateko, instalazio hauen espedienteak: Euskal Autonomia Erkideagoan kokatuta dauden eta 2021-2025 aldirako berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen merkataritza-erregimenetik kanpo uzteko eskatu duten instalazioak, neurri txikikoak direlako.
Eranskinean daude jasota izapidetzeko onartu diren espedienteak: Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden eta erregimen horretatik kanpo uzteko eskatu duten instalazioenak.
Informazio publikoaren izapidea bete behar duten instalazioen espedienteak ikusgai daude Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 11.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
IVAN PEDREIRA LANCHAS.