118. zk., 2019ko ekainaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSASUN SAILA
3075
AGINDUA, 2019ko ekainaren 6koa, Osasuneko sailburuarena, Arturo López Ruiz jauna Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkariaren lanpostutik kentzea xedatzeko dena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horren 10.1.c) artikuluan ezarritakoak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Arturo López Ruiz jauna Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkariaren lanpostutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea (510166 postua, 29. dotazioa).
Bigarrena.– Lanpostutik kentze honek 2019ko ekainaren 24tik aurrera sortuko ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 6a.
Osasuneko sailburua,
MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.