113. zk., 2019ko ekainaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2929
EDIKTUA, 1297/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: 1297/2018 hitzezko judizioa.
Gaia: kontratuak, oro har.
Nik, Yolanda Mendía Rodríguez-ek, Justizia Administrazioaren letraduak,
Honako hau adierazten dut: judizio horretan, 2019ko maiatzaren 16an, epaia eman da. Hona hemen goiburua eta epaitza, hitzez hitz:
Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 1297/2018 hitzezko judizioaren autoak (prozedura-zenbaki berarekin tramitatu den judizio monitorioan kontrako adierazpena eman ostean). Prozedura Gorka Astola López de Maturana-k hasi du, Sidonia M.ª Domingues Ferreira-ren kontra.
EPAITZA
Baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizioaren demanda (prozedura-zenbaki berarekin tramitatu den judizio monitorioan kontrako adierazpena eman ostean). Demanda hori Gorka Astola López de Maturana-k aurkeztu du, Sidonia M.ª Domingues Ferreira-ren kontra.
Sidonia M.ª Domingues Ferreira kondenatzen dut 722 euro ordaintzera Gorka Astola López de Maturana-ri.
Zenbateko horrek PZLren 576. artikuluan xedatutakoak ekarriko ditu.
Kostuak demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, PZLren 455. artikuluaren 1. apartatuan –in fine– xedatutakoaren arabera.
Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 5a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.