113. zk., 2019ko ekainaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2927
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 1254/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: 1254/2018 prozedura arrunta.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Jesus Maria de las Heras Miguel.
Judizio horretan, epaia eman da 2019-05-28an. Horren bidez, amaiera eman zaio prozesuari.
Cárnicas Mohamed Rahmi Sociedad Civil, Houda Syassy eta Mohamed Rahmi demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 30a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.