Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2019ko ekainaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
2917

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 31koa, Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Lehiaren Euskal Agintaritzako idazkari nagusia kargutik kentzea.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– M.ª Lourdes Muñoa Corral andrea Lehiaren Euskal Agintaritzako idazkari nagusiaren kargutik kentzea (kodea: 511946), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargutik kentze honek 2019ko ekainaren 17tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2019ko maiatzaren 31.

Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakaria,

ALBA ASCENSIÓN URRESOLA CLAVERO.


Azterketa dokumentala