112. zk., 2019ko ekainaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2907
EDIKTUA, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 1343/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 1343/2018 prozedura.
Demandatzailea: Fatimetou Ahmed Salem Baba.
Demandatua: Salek Dahi Hamadi.
Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.
Judizio horretan, ebazpen hau eman da:
272/2019 epaia, Fatimetou Ahmed Salem Baba demandatzailearen eta Salek Dahi Hamadi demandatuaren seme-alabentzako neurriei buruzko adostasun gabeko 1343/2018 prozeduran emandakoa. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da.
Salek Dahi Hamadi demandatuaren egungo helbidea edo bizitokia ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 28a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.