112. zk., 2019ko ekainaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2905
EDIKTUA, 304/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa. Akats material baten zuzenketa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.
Errekurtsoa: PZL 2000 304/2018 prozedura arruntaren gaineko apelazio-errekurtsoa.
Errekurtsogilea: Liberbank SA
Prokuradorea: Concepcion Imaz Nuere.
Errekurritua: Margarita Borja Diaz.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Errekurtso horretan autoa eman da, 2019-03-17am, eta honela dio xedapen-zatiak:
XEDAPENAK
Salak erabaki hau hartu du: zuzendu egiten da 2019ko martxoaren 18ko 75/2019 Epaiaren xedapen-zatian (304/2016 apelazioaren roilian) antzeman den akats materiala. Honela geratuko da, hitzez hitz:
Baiesten dugu Liberbank SAren ordezkariak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegiko magistratuak 2018ko maiatzaren 23an eman zuen epaiaren aurka. Izan ere, roilo honen jatorria den 2017ko 672 judizio arruntean eman zen epai hori. Horrenbestez, ebazpena errebokatzen dugu, hau da, Margarita Borja Diaz andrearen aurka aurkeztu den demanda osorik baiesten dugu eta, orduan, adierazten dugu 2008ko irailaren 22an sinatu zen hipoteka-maileguaren kontratua ezeztatzen dela eta mailegua ordaintzeko betebehar osoaren muga-eguna aurreratzen dela. Demandatua kondenatzen da demandatzaileari 99.801,12 euro ordaintzera, gehi kontua itxi zenetik ebazpen hau eman arte sortu diren interesak (hitzartutako berandutze-interesen arabera) eta PZLren 576. artikuluan ezarritako interesak ebazpena eman den egunetik. Horrez gain, demandatuak ordaindu beharko ditu lehen auzialdiko kostuak. Ez da berariazko erabakirik hartzen bigarren auzialdiko kostuen gainean.
Sar bedi ebazpen hau epaien liburuan eta bidal bedi lekukotza auto nagusietara.
Aurkaratzeko modua: auto honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu. Baina jatorrizko ebazpenaren aurka egoki diren errekurtsoak jar daitezke, jakinaraztean zehaztu bezala (PZLb, 214.4 artikulua).
Aurreko atalean aipatu diren errekurtsoak, egoki bada, jartzeko epeak ebazpen hau eman eta biharamunetik hasiko dira zenbatzen (BJLO, 267.9 artikulua).
Hala erabaki eta sinatu dute epaileek. Honen fede ematen dut.
Margarita Borja Diaz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao, 2019ko martxoaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.