Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2019ko ekainaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2903

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 6koa, Kulturako sailburuordearena, Kultura eta Gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak emateko (Bitartez deialdia) Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.

Ikusi da 2019. urtean Kultura eta Gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko otsailaren 12ko Agindua.

Kontuan izan da agindu horren 10. artikuluan aipaturiko dirulaguntzak emateko ebazpen-proposamena egingo duela balorazio-batzorde batek, eta batzorde horren kideak izendatzea eta haren osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez emango direla jasotzen duela,

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo anderea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Idazkaria: Rafael Elizondo Saiz jauna (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria).

Batzordekideak: Begoña Guzman Sanchez andrea, Jemima Cano Martinez andrea eta Ane Rodriguez Armendariz andrea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak izan dezan horren berri.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 6a.

Kulturako sailburuordea,

JOSE ANGEL MARIA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala