Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2019ko ekainaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

MUSKIZKO UDALA
2898

IRAGARKIA, 2019ko ekitaldiari dagokion Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Alkateak 2019ko maiatzaren 9ko dekretu hau eman du:

2019ko maiatzaren 9an behin betiko onetsi ziren 2019ko ekitaldirako lanpostuen zerrenda eta plantilla organikoa, eta honako hauek kontuan hartu dira:

Lehenengoa.– Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 22. artikuluan ezartzen da lan-eskaintza publikoarekin beteko direla langile berriekin bete behar diren aurrekontu-izendapeneko giza baliabideen premiak; eta plantillan izan diren aldaketak eta udal-arloetako arduradunek adierazitako langileen premiak aztertuta, negoziazio kolektiboa egin ostean, Muskizko Udalaren 2019. urterako lan-eskaintza publikoa onetsiko da, dekretu honen eranskinean jasota dauden aginduekin bat etorriz.

Bigarrena.– Lan-eskaintza publikoa bat dator 2018. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19. artikuluan adierazitako irizpideekin, sartuko diren langile berriei dagokienez.

Hirugarrena.– Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen V. tituluan (hizkuntza-normalizazioari buruzkoa) xedatutakoa betetze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzeko apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuari jarraikiz, eta bere garaian Eusko Jaurlaritzako organo eskudunek egindako txostenekin bat etorriz, eranskinean ezarrita daude lan-eskaintza publikoan jasota dauden plazen hizkuntza-eskakizunak.

Hizkuntza-eskakizuna duten plazak dagozkien deialdietan zehaztuko dira. Plaza horietan hizkuntza-eskakizuna betetzea derrigorrezko betekizuna izango da. Gainera, plazen oinarrietan zehazten den moduan egiaztatuko dira.

Hizkuntza-eskakizuna esleituta ez daukaten plazen kasuan, euskara merezimendutzat hartuko da, eta aplikatuko zaion ehunekoa ez da inolaz ere izango hautaketa-prozesuan lor daitekeen gehieneko puntuazioaren ehuneko bost baino txikiagoa eta ehuneko hogei baino handiagoa, esleitu zaizkien eskakizunen arabera.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz, honako hau

AGINTZEN DUT:

Lehenengoa.– 2019. urteari dagokion lan-eskaintza publikoa onestea.

Bigarrena.– Dekretu hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Muskiz, 2019ko maiatzaren 17a.

Alkatea,

BORJA LIAÑO ABARRATEGI.

ERANSKINA
Sistema irekia.
(Ikus .PDF)
Barne-sustapeneko txanda.
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala